Etxe bitan bizi naiz, eta zer?



Izenburua / Título: Etxe bitan bizi naiz, eta zer?
Egilea /Autor:  Miren Agur Meabe
Argitaletxea / Editorial: Elkar
Orri kopurua / Número de páginas: 32
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 8 urtetik aurrera / A partir de 8 años
Gaia / Categoria:

 

Laburpena / Resumen:


Sara, liburu honetako pertsonaia, etxe bitan bizi da orain. Gehienetan amarekin eta batzuetan aitarekin. Bietan dauka, ordea, bere tokia, bietan bere txokoa, eta asko maite dute bietan. Lehen, etxe bakar batean bizi zen, aita eta ama ere etxe bakar batean bizi zirelako. Baina gurasoak banandu zirenetik aita etxe batean bizi da eta ama bestean; Sara, berriz, bietan. Gurasoak apartatu zirenean, Sara kili-kolo ibili zen, erabat galduta, bere ordu arteko mundua guztiz aldatu zelako. Baina orain egoera berrira ongi moldatu da, gurasoak banandu arren, ondo moldatzen direlako euren artean, eta Sarak badakielako bien etxean duela bere tokia, eta bien etxean duela maitasuna.


Artxandaperen oharrak / Notas de Artxandape


Bizitzak sarritan espero ez ditugun egoerak bizitzera garamatza, familian ere. Sararen bidez, gurasoak bananduta izatean bizi dituen kezka eta egonezina ulertzeko gai izango gara.
 

Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen

Argitaratu iruzkina

0 Iruzkinak