Artxandaperen gomendioak 1.- 2. D.B.Hrako / Recomendaciones de Artxandape para 1º y 2º de E.S.O


Izenburua / Título: Enolaren sekretua
Egilea /Autor:  Daniel Hernández Chambers
Orri kopurua / Número de páginas: 152
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 10 urtetik aurrera / A partir de 10 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Bizilagun batek bere tximinia garbitzeko eskatzen dio Galtzerdiri, eta, horretan ari dela, izugarrizko ezustekoa hartzen du mutikoak: uso baten eskeletoa aurkitzen du, eta haren hankari lotuta, kodean idatzitako mezu bat. Une horretatik aurrera, bai berak bai bere lagun minak ahalegin guztiak egiten dituzte enigma hura eta ia mende erdia ezkutaturik daraman istorioa argitara ateratzeko.

Un vecino le pide a Galtzerdi que limpie su chimenea, y cuando está en ello, se lleva una sorpresa tremenda: encuentra el esqueleto de una paloma, y, atado a su pata, un mensaje escrito en código. A partir de ese momento, tanto él como su amiga íntima hacen todo lo posible para poder aclarar el enigma y el relato que lleva oculto casi medio siglo.




Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 

 








 

 

Izenburua / Título: Nafarroako mariskala
Egilea /Autor:  Aitzol Lasa Oiarbide
Orri kopurua / Número de páginas: 90
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 12 urtetik aurrera / A partir de 12 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:

GaNafarroako Erresumak aspaldi gainditu zituen behinola Gaztelarekin izandako liskarrak. Mugak ongi zehazturik eta kanpoko etsairik gabe, erresuma modernitatean sartu da, nagusitasun teknologikoaren bitartez erabateko agintea ezartzen duen Nafarroako Mariskal nonahikoaren zaintzapean.

Profezia zahar baten arabera, aingeru gaizto batek bakarrik ekar dezake erresumaren galzoria. Mariskalaren zaindariek emakume ezezagun bat bidean antzematen dutenean, alerta joko da, hura izan baitaiteke profeziak iragartzen duen mezularia.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 
  
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izenburua / Título: Dumitru biluzik
Egilea /Autor:  Koldo Izagirre
Orri kopurua / Número de páginas: 104
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 12 urtetik aurrera / A partir de 12 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Bigarren liburu honetan, Dumitruren diarioa aurkezten digu: kezkak, sumindurak, ezinegonak, jakin nahiak, ihes egin beharra. Gaztetxoa izateak ematen dituen lanak. Euskaldun jatorragoa ote nintzateke errumanieraz jakingo ez banu? Zergatik gorrotatzen du mundua Olatzek? Nola sartu bizitzan? Nola arraio maitatzen da? Biluzik, bai.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen



 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Izenburua / Título: Nevermore
Egilea /Autor:  Marian Porcel Exposito
Orri kopurua / Número de páginas: 156
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 12 urtetik aurrera / A partir de 12 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Gazteak aldaketa klimatikoaren aurka ahotsa altxatu zuten urtea izan zen 2019, Fridays for future lelopean, ikasleen nazioarteko grebak antolatuz. Euskal Herria G7aren gailurraren aurkako agerleku bihurtu zen uda hartan, bereziki gazteak bildu ziren Urruñako kanpalekuan. Egun liskartsu haietan girotuta dago eleberria.

Bi lagun, Bele heriotzaren poeta eta Naia ekintzaile konprometitua dira adiskidetasun istorio hunkigarri honen protagonistak. Horrenbestez, poesia eta ekintza jarriko dituzte egitasmo bakar baten zerbitzura; izan ere, kontzientziak akuilatzeko biak dira beharrezkoak. Konpromisoaren, ausardiaren eta adiskidetasunaren indarraren aldarrikapena egiten duen eleberria.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 
 
 
 



 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izenburua / Título: Mikel Larson
Egilea /Autor:  Antton Kazabon
Orri kopurua / Número de páginas: 80
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 12 urtetik aurrera / A partir de 12 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Dantza kontuei zegokienez oso gustura zegoen Mikel, primeran zihoakion dena, berak pentsatzen zuen bezalaxe. Bidea gero eta argiago, garbiago ikusten zuen. Buruan, ordea, bazuen beste kontu bat aspalditik bueltaka, eta horretan ez zituen gauzak hain garbi ikusten. Maiderrekin hitz egin behar zuen lehenbailehen horretaz guztiaz, baina ez zekien nondik eta nola hasi. Txikitatik biak beti elkarrekin… Maiderrek asko maite zuen Mikel, baina hori ez zen nahikoa.




Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 





Izenburua / Título: Atzean uzten dudana
Egilea /Autor:  Alison McGhee
Orri kopurua / Número de páginas: 220
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 12 urtetik aurrera / A partir de 12 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Will 16 urteko gazte bat da. Gertakari latz baten ondoren, hasi zen paseo luzeak egiten Los Angeleseko kaleetan zehar. Ibiltzen den bitartean, Willi bere bizitzako une jakin batzuk etortzen zaizkio gogora, atzean utzi nahiko lituzkeen arren.

Dena pikutara joan baino lehenagoko lekuetatik aldentzen da, oroitzapen tristez beteta daudelako. Baina unibertsoak ustekabeko norabide-aldaketak ekarriko dizkionean, Willek toki horietara hurbiltzen hastea erabakiko du.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 




Izenburua / Título: Esanezinak
Egilea /Autor:  Garbiñe Ubeda Goikoetxea
Orri kopurua / Número de páginas: 88
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 12 urtetik aurrera / A partir de 12 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Segada madarikatu hartan hiru lagun hiltzen ikusi izanaren gainetik, baita telefonoz egindako mehatxuaren edo Martinek eragindako oinazearen gainetik ere, Kilopondioren malko itoek zulatu zioten barrena Larraitzi. Udako oporrak amaituta, Nizako aldiriak uzteko garaia iritsi zaionean, distantziaren aitzakian bazterrera utzitako gai horiei denei heldu beharko die, baldin eta aurrera egingo badu. Oroitzapenek jarriko dute egiara bidean, eta etxera iritsitakoan egingo dituen peskizek puzzlearen azken pieza aurkitzen lagunduko diote.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 


Argitaratu iruzkina

0 Iruzkinak