Artxandaperen gomendioak 1. - 2. Lehen Hezkuntzarako / Recomendaciones de Artxandape para 1º y 2º de primaria


Izenburua / Título: Kandido eta besteak
Egilea /Autor:  Fran Pintadera
Orri kopurua / Número de páginas: 44
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 4 urtetik aurrera / A partir de 4 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Hau Kandido da. Bistan da ez dela besteak bezalakoa. Batzuetan arraro sentitzen da. Inork ulertzen ez duen pertsona. Beste batzuetan, bera da ezer ulertzen ez duena…
 
Denak gara desberdinak. Premisa horrekin ageri zaigu Kandido: pertsona xelebrea, inguratzen duen munduaren aurrean den bezalakoa azaltzeko premia duena, onartua izateko premia duena. Harrigarria da hain testu soil honek nola eragiten duen hain gogoeta sakon eta beharrezkoa, gure gizarte zail eta katramilatu honetan.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 

 
 
Izenburua / Título: Grisele
Egilea /Autor:  Anke de Vries
Orri kopurua / Número de páginas: 32
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 5 urtetik aurrera / A partir de 5 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:

Egun batean, Grisele oso triste sentitu zen. Pintura gorriko pote bat hartu eta esan zuen: "Gorriz margotzen badut nire burua, ziurrenik ni ere alaituko naiz”.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 
  



Izenburua / Título: Dinosauroei buruzko egia
Egilea /Autor:  Guido van Genechten
Orri kopurua / Número de páginas: 32
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 4 urtetik aurrera / A partir de 4 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Oilo batek burlaz kontatzen du dinosauroen familiatik datorrela. Familia album baten bitartez, dinosauroen bizitza kontatzen du eta guztiak nola desagertu ziren. Beno, beraiek izan ezik: Gallus gallus domesticusak.
Una gallina cuenta con sorna que pertenece a la familia de los dinosaurios. Por medio de un álbum familiar narra la vida de los diferentes dinosaurios y su teoría sobre cómo se extinguieron todos. Bueno, menos ellas: las Gallus gallus domesticus.e.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 



 

 

 

 

 

 

 

 


Izenburua / Título: Birusak, zer ote? Zer ote?
Egilea /Autor:  Ellas Educan kolektiboa
Orri kopurua / Número de páginas: 24
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 6 urtetik aurrera / A partir de 6 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Adi, hemen naiz: min duzu sabelean, eztula arian, kopeta su gorrian… Zer ote, zer ote?
Birusak nonahi daude: sudur puntatik hasi eta ozeanoaren hondoraino. Itzelezko ahalmena dute, eta, ospe txarra izan arren, gehienek ez gaituzte gaixotzen. Zatoz birusen mundu miresgarrira, eta nahi beste eta gehiago ikasi izaki ñimiño eta bihurri hauei buruz.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 
 
 



Izenburua / Título: Altzoko handia eta kutixiren pianoa
Egilea /Autor:  Koldo Izagirre
Orri kopurua / Número de páginas: 32
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 3 urtetik aurrera / A partir de 3 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Migel Joakin Eleizegi, gigantismo gaixotasuna izan zuen gazteak, 2 metro eta 41 zentimetro neurtzera iritsi zen. Altzoko Handia deitzen zioten, herri hartan jaioa baitzen, eta izen hori jarri diogu haurrei zuzendutako literatur bilduma honi, pertsonaia hori izango duelako protagonista. Album formatuan argitaratuak, Koldo Izagirreren testu poetiko eder banarekin eta Irrimarrak sentsibilitate handiz irudietan emanak.


Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 





Izenburua / Título: Rapunzel
Egilea /Autor:  Jacob eta Wilhelm Grimm
Orri kopurua / Número de páginas: 48
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 6 urtetik aurrera / A partir de 6 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Rapunzel sorgin batek guraso batzuei jaiotzean lapurtzen dien haurtxoa da. Umeak 12 urte betetzen dituenean, bahitzaileak dorre batean gordetzen du. Urte batzuk geroago, basotik paseatzen dabilenean, erregearen semeak Rapunzel kantuan entzun eta beraz maitemintzen da. Hala ere, dorrera sartzeko modu bakarra neskatoaren adats ilehori luzetik gora egitea dela ikusten du, sorgin gaiztoak egiten duen bezala. Hori egiten du hurrengo gauetan.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 



Izenburua / Título: Irudizko Lerroa
Egilea /Autor:  Fernando P. Hernando
Orri kopurua / Número de páginas: 36 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Ez al da egia lehoi emeak orro-orro egiten duenean animalia basatiena iruditzen zaigula? Eta untxitxoak? Ez al dira hain maitagarriak, hain kutunak? Ez al zaigu guztioi untxitxoak laztantzea gustatzen? Ai! Bada, funtsean, pixka bat pentsatuz gero, guztia ez da ematen duena? Murgil zaitez ipuin dibertigarri honetan eta nire hitzak ulertu egingo dituzu.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izenburua / Título: Zazpi antzumeak
Egilea /Autor:  Teresa Lima Gonçalves
Orri kopurua / Número de páginas: 36
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 4 urtetik aurrera / A partir de 4 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Baziren behin zazpi antxume eta amarekin bizi ziren etxola batean basoaren erdian. Amak beti esaten zien etxe inguruan ibiltzeko jolasean, otsoa etortzen bazen ere. Egun batez, Ahuntz Amak atera egin behar izan zuen eta bakarrik utzi zituen; baina joan aurretik, halaxe esan zien: “Ez ireki atera inori, otsoa hor barrena ibil daiteke eta”.

Ipuin herrikoi hau aski ezaguna da Grimm anaien bertsioari esker, eta gure txikiek “otso maltzurrei” beldurra galtzeko ezin hobea da. Irudi epel eta originalez hornituta, irakurketa honekin gurasoak ez daudenean haurrek oinarrizko arazoei aurre egiten ikasiko dute eta haien heltze-prozesurako konfiantza irabaziko dute.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen

Argitaratu iruzkina

0 Iruzkinak