Izenburua / Título: Kalte gabeko jokoak
Egilea /Autor: Ricardo Gómez
Orri kopurua / Número de páginas: 184
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 14 urtetik aurrera / A partir de 14 años
Gaia / Categoria:
Laburpena / Resumen:
Nerabe madrildar bat dugu Sebastian. Amarekin bizi da. Bideo jokoekin duen zaletasunaren haritik, enpresa batek simulagailuak probatzeko egin dion eskaintza onartuko du. Itxuraz, baditu gaitasuna eta izen ona («Hiltzailea» esaten diote giro horretan). Hala, gero eta proposamen zailagoak iritsiko zaizkio eta dronen simulagailuak probatzen hasiko da; alegia, gerran dauden tokiak erasotzen dituzten piloturik gabeko hegazkinen simulagailuak. Berak batere jakin gabe, gatazkak dauden tokietako benetako pertsonei erasotzen dieten benetako hegazkinak pilotatzen ditu. Sebastianen bizitzaren kontakizuna beste zenbait istoriorekin gurutzatuko da eta beste istorio horiek pantailaz beste aldera zer gertatzen den kontatuko digute. Hala, protagonistak ez du inoiz jakingo zer gertatzen ari den, baina irakurleak jakingo du Sebastiani hain xaloak iruditzen zaizkion joko horiek zer ondorio suntsitzaileak dituzten.
Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
Izenburua / Título: Bisera gorria
Egilea /Autor: Antton Kazabon Amigorena
Orri kopurua / Número de páginas: 72
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 12 urtetik aurrera / A partir de 12 años
Gaia / Categoria:
Laburpena / Resumen:
Martina gure laguna desagertu denetik, urduri gaude guztiok, eta batez ere triste, lur jota. Eta normala da, izan ere, inork ere ez dakigu oraindik zer gertatu zen egun madarikatu hartan Martinarekin.
Egun hartan bereziki, ni pozak txoratzen nengoen, Martina eta bion artean gertatu zen pasadizotxoarengatik. Gure laguna desagertu baino ordubete lehenago gertatu zenarengatik. Baina ustekabean, une batetik bestera, zoritxarra heldu zen gure artera. Non arraio sartu zen Martina? Norbaitek bahitu al zuen?…
Nonbaitetik berehala agertuko zela pentsatzen genuen, baina ez zen horrelakorik gertatu. Hilabete igaro da, eta oraindik ez dugu haren arrastorik.
Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
Izenburua / Título: Tximeletaren oihua
Egilea /Autor: Jordi Sierra i Fabra
Orri kopurua / Número de páginas: 152
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 14 urtetik aurrera / A partir de 14 años
Gaia / Categoria:
Laburpena / Resumen:
Istorioa egun batean gertatzen da. Bishr-ek eta Mussy-k 14 urte dituzte eta Abbas-ek, 12; gerran murgilduta dagoen hiria zeharkatu behar dute, frankotiratzaile baten bila; leku ezezagunen batean dago. Ematen duten pauso bakoitzean, beren bizitza jartzen dute arriskuan; edozein lekutatik baten batek tiro egin, bete-betean asmatu eta hil egin ditzake. Egunaren amaieran, Abbas tiro batek atrapatu zuen. Orduan Bishrrek tiro egin zuen gizona lokalizatzeko aprobetxatu zuen. Hainbat denbora bilatzen eman ondoren, hiltzea lortu zuten. Orduan jakin zuten bilatzen ari ziren ezezaguna beren adineko mutiko bat zela.
La historia transcurre en un solo día en el que Bishr y Mussy, de 14 años, y Abbas, de 12, tienen que atravesar la ciudad en guerra buscando a un francotirador apostado en algún lugar desconocido. En cada paso que dan se juegan la vida; desde cualquier lugar pueden disparar un tiro certero que acabe con ellos. Al final del día, Abbas es alcanzado por una bala. Es el momento que Bishr aprovecha para localizar al hombre que dispara. Tras una tensa búsqueda, logra matarlo. Es entonces cuando descubre que el temido desconocido es un chaval de su edad.
Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
Izenburua / Título: Zatoz nirekin Santiago de Compostelara
Egilea /Autor: Josemari Iturralde
Orri kopurua / Número de páginas: 288
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 14 urtetik aurrera / A partir de 14 años
Gaia / Categoria:
Laburpena / Resumen:
Irudika ezazu egoera hau: gaztea zara eta arazoak dituzu etxean, gurasoekin, ikastetxeko lagunekin; benetan denboraldi kaxkarra ari zara pasatzen… Zer egin egoera larri horri buelta emateko? Hilabeteko atsedena hartu eta bidean hasi ibiltzen. Orreagatik Santiago de Compostelaraino 800 kilometro dituzu zeure burua lasaitzeko, ideiak argitzeko, arazoei konponbidea aurkitzeko...
Donejakue bidea mundu berria, ezezaguna da, guztiz aproposa jende bitxia ezagutzeko, ezusteko abenturak bizitzeko, lagun berriak egiteko agian, eta baita ere pertsona maltzurrak, gaiztoak aurkitzeko, denetik baitago bertan. Eta protagonista Santiago de Compostelara iristen denean konturatuko da bizitza aldatu egin zaiola nolabait. Ohartuko da ez dituela jada etxetik atera zenean zituen arazoak… orain beste arazo berri batzuk baititu…
Imagínate esta situación: eres joven y tienes problemas en casa con tus padres, con tus amigos del colegio; estás pasando una mala racha… ¿Qué pudes hacer para darle la vuelta a esta penosa situación? Coger un mes de descanso y empezar a caminar. Desde Roncesvalles hasta Santiago de Compostela tienes 800 kilómetros para relajar tu cabeza, aclarar ideas y encontrar una salida a tus problemas…
El camino de Santiago es un mundo nuevo, desconocido, totalmente adecuado para conocer gente especial, vivir abenturas sorprendentes, hacer nuevos amigos e incluso para encontrarte con gente mala y taimada, porque de todo hay en el Camino. Y cuando el protagonista llega a Santiago de Compostela se dará cuenta de que la vida se le ha cambiado de alguna manera. Se dará cuenta de que ya no tiene los problemas que tgenían cuando salió de casa… ahora lo que tiene son otros problemas…
Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
Izenburua / Título: Txokolategia
Egilea /Autor: Yolanda Arrieta
Orri kopurua / Número de páginas: 220
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 12 urtetik aurrera / A partir de 12 años
Gaia / Categoria:
Laburpena / Resumen:
Galdera bat aurkituko duzu TXOKOLÃTEGIA lanaren muinean: zergatik ez da ageri txokolate-maistrarik Historian?
Donak eta Lilik hirugarren belaunaldia osatzen zuten eta, adin txikikoak izanik, oraindik ez ziren txokolategiaren jabe-jabeak, baina gurasoek erretiroa hartu orduko bilakatuko ziren saltegi gozoaren ugazabandre (amona bezalaxe).
Ez, ordea, txokolate-maisu (aitonaren modura), hemeretzigarren mende bukaeran soilik gizonezkoek eskura zezaketelako izendapen hori, bai Gipuzkoan bai mundu osoan.
Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
Izenburua / Título: Isiltasun-harrapariak
Egilea /Autor: Daniel Bautista
Orri kopurua / Número de páginas: 208
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 12 urtetik aurrera / A partir de 12 años
Gaia / Categoria:
Laburpena / Resumen:
Armiarmak arazotan sartzeko ohitura txarra du. Ausartegia da eta, borroka baten ondoren, institututik kanporatu dute. Horregatik parkour izeneko kirol diziplinatsuan -beti orekan egotea ezinbestekoa den kirolean- babesa aurkituko du. Burugabekeria bat egingo du, eta horrek andre detektibe batekin lan egitera eramango du; hura garai batean neska bezain oldartsua izan zen. Haren ondoan, gezurrez eta itxurakeriaz betetako mundu batean korapilatuko da; sare sozialen alderdirik ilunena dagoen munduan, hain zuzen ere.
La Araña tiene la mala costumbre de meterse en problemas. Es demasiado osada y, después de una lucha, ha sido expulsada del instituto. Por eso se refugiará y encontrará protección en un deporte tan disciplinado como el parkour -un deporte en el que es necesario estar siempre en equilibrio-. Cometerá una insensatez y eso le llevará a trabajar con una señora detective que en su momento fue también una chica muy impetuosa; ambas quedarán enredadas en un mundo lleno de hipocresía y mentiras, precisamente la parte más oscura de las redes sociales.
Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
Izenburua / Título: Ikusezin
Egilea /Autor: Eloy Moreno
Orri kopurua / Número de páginas: 301
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 12 urtetik aurrera / A partir de 12 años
Gaia / Categoria:
Laburpena / Resumen:
Nork ez du noizbait pentsatu ikusezin izan nahi lukeela?
Nork ez du noizbait pentsatu ikusezin izateari utzi nahi liokeela?
Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
Argitaratu iruzkina
0 Iruzkinak