Artxandaperen gomendioak 3. - 4. Lehen Hezkuntzarako / Recomendaciones de Artxandape para 3º y 4º de Primaria


Izenburua / Título: Hartz eta Untxi. Gauza misteriotsua
Egilea /Autor:  Julian Gough
Orri kopurua / Número de páginas: 112
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 6 urtetik aurrera / A partir de 6 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Gauza misteriotsu batek lur hartu du Hartz eta Untxi bainatzen ari ziren aintziran. Alaitu ala kezkatu beharko lukete? Hontz txiki samurra da ala munstro gosetia? Aurkitu ote du Untxik bereak baino ohitura okerragoak dituen izakirik? Untxik argi duela dirudi, baina bere bizitzako egunik onena txarrena bihurtzen denean Hartzen laguntza beharko du…

Una cosa misteriosa aterriza en el lago donde se bañan Oso y Conejo. ¿Deberían alegrarse o preocuparse? ¿Se trata de un buhito suave y esponjoso o de un monstruo hambriento? ¿Habrá encontrado Conejo a una criatura con peores costumbres que las suyas? Cuando el mejor día de su vida se convierta en el peor día de su vida, Conejo necesitará la ayuda de Oso…



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 

 

 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izenburua / Título: Maskoten bizitza dibertigarria
Egilea /Autor:  James Campbell
Orri kopurua / Número de páginas: 240
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 7 urtetik aurrera / A partir de 7 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:

Etxeko animaliak MAITE badituzu, maskota bat eduki nahi baduzu edo batere gustuko izan ez arren lurrean negarrez amaitu arte barre egitea gogoko baduzu, HAUXE liburu perfektua da zuretzat!

Zer gertatzen da txakurrari aurpegian puzker egiten diozunean? Zergatik dira katuak luzokerren beldur?

Jack Bruselazak, hamsterren konspirazio teoriak, kaka identifikatzeko taulak... Ezagutu maskotei buruzko kontu ezin barregarriagoak eta prestatu zeure burua belaunak ubelduta, mukiak zintzilik, urdaila minduta eta begiak malkotan utziko zaituen irakurketa DIBERTIGARRI honetarako.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 
  
 
 

Izenburua / Título: Euskal Herrietako ipuin gaiztoak
Egilea /Autor:  Juan Kruz Igerabide
Orri kopurua / Número de páginas: 58
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 8 urtetik aurrera / A partir de 8 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Eta, hala ere, amaiera zoriontsuarekin. Ipuin hauetako pertsonaiak haur bakoitzaren barruan bizi dira; pertsonaia guztiak haurraren nortasunaren parte dira, eta nortasun hori eraikitzea lan gogorra da. Haur bakoitzaren bihotza borrokan dabil barruko izaki gaiztoen kontra, eta laguntza eskatzen die barruko izaki zintzoei. Krudela da borroka hori, hil edo bizikoa. Horregatik deritzegu gaiztoak ipuin hauei. Baina ez zentzu moralean, baizik eta ezaguera argitzeko zentzuan.

Haurrak pixkanaka ikasten du ama eta aita batetik datorrela; bere barruan topatzen ditu amaren eta aitaren errainuak, nornahi direla ere eginkizun horiek betetzen dituztenak; amesten du, eta nola!, bi errainu horiek betiko ezkontzea, bere nortasuna sendotzeko eta bizitzako abenturari adorez ekiteko.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izenburua / Título: Txano eta Oskar, lehen enperadoraren hilobia
Egilea /Autor:  Julio Santos, Patricia Pérez
Orri kopurua / Número de páginas: 123
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 7 urtetik aurrera / A partir de 7 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Ezagunak zaizkizu Xiango gerlari ospetsuak?
Bada, abentura honetan haiek ikustera gonbidatu gaituzte! Txinara, bai! Oso esperientzia liluragarria izan da!
Baina hoberena zera da: bisita hori beste esperientzia zirraragarriago baten hasiera besterik ez dela izan. Izan ere, antzinako armada horrek misterio harrigarri bat ezkutatzen zuen, ordura arte inork argitu gabea.
Gainera, zerikusi handia du gurekin. Baina oraingoz ez dizut besterik esango.
Etorri nahi duzu gurekin Txina inperialera?



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 
 
 
 


Izenburua / Título: Agatha Mistery. Azpilana Lisboan
Egilea /Autor:  Steve Stevenson
Orri kopurua / Número de páginas: 148
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 8 urtetik aurrera / A partir de 8 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Larry Mistery tiene que ir a Portugal para investigar un caso abierto: un asesinato cometido hace diez años que la policía no resolvió. ¿Quién envenenó el café del famoso ceramista Lureiro y robó el testamento destinado a sus tres jóvenes aprendices? Al investigar este caso tan insólito, Agatha descubrirá que nada es como parece...


Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 





Izenburua / Título: Samuel eta gau amaiezina
Egilea /Autor:  Nono Granero
Orri kopurua / Número de páginas: 56
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 6 urtetik aurrera / A partir de 6 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Mundu guztiak uste du oilarrek kukurrukua eguzkia irtetean egiten dutela. Baina, egia esan, alderantziz da: oilarraren kukurrukuak eguzkia esnatzea dakar eta mugimenduan jartzea. Hori dela eta, Nino Oilar eztarria gorrituta lokartu zen gauean, «ku» esateko gai ere ez zela, Samuel pare bat zuringoren bila joan zen. Baina, une horretatik aurrera, beste hainbat animaliarengana jo behar izan zuen (oiloak, ipurtargiak, erleak, lehoiak, tapikuak…), oilarraren eztarria sendatzeko erremedioa lortzeko.

Todo el mundo cree que los gallos cantan cuando sale el sol. Pero, en realidad, es justo al revés: el canto del gallo hace que el sol se despierte y se ponga en movimiento. Por eso, la noche que Nino Oilar se acostó con la garganta enrojecida, y sin poder decir ni un «ki», Samuel se fue a buscar un par de claras de huevo. Pero a partir de ese momento, tendrá que recurrir a un montón de otros animales (gallinas, luciérnagas, abejas, leones, cangrejos…) para conseguir el remedio con el que curar la garganta del gallo.


Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 



Izenburua / Título: Amona Vladimiraren urrezko hortza
Egilea /Autor:  Ignacio Sanz
Orri kopurua / Número de páginas: 96
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 8 urtetik aurrera / A partir de 8 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Vladimira amona bitxia da. Clementino aitonarekin batera, armiarmen zirkua sortu zuen eta, sidekar motorrarekin, mundu osotik bidaiatu ziren beren ikuskizunarekin. Itzulipurdiak eta malabarismoak egiten ditu; harrituta uzten ditu guztiak. Urrezko hortza du, eta distira berezia izaten du hortzak bilobei bere abenturak eta istorioak kontatzen dizkienean. Bere bilobetako batek amona harrigarriaren iragan artistikoa eta amets zoroak gogoratzen ditu.

La abuela Vladimira es una abuela extravagante. Junto al abuelo Clementino montó un circo de arañas y, con su moto sidecar, viajaron por todo el mundo exhibiendo su espectáculo. Hace volteretas y malabarismos, para asombro de todos; y tiene un diente de oro que destella con un brillo especial cuando les cuenta a los nietos sus aventuras, sus retahílas y sus historias. Uno de sus nietos recuerda el pasado artístico y los sueños locos de su increíble abuela.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 
 





 

 

 

 

 

 

 

 

Izenburua / Título: Gau beltza 
Egilea /Autor:  Josu Ozaita / Joseba Larratxe
Orri kopurua / Número de páginas: 96
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 8 urtetik aurrera / A partir de 8 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Anari amorratua dago, etxean ez baita giro: Halloween ospatu nahiko luke, baina amak ezetz dio, jai arrotza dela eta ez duela balio onik sustatzen. Bere inguruan giroa txartzen denean, Anarik itsasoa du ihesbide; bertan lortzen du bakea, surfa lagun. Azkenaldian maiz itsasoratzen da. Ez du etsiko, ordea, eta eskolako lan baten ondorioz, aitonak kontatuko dio umetan haiek ere ospatzen zutela antzeko egun bat, eta kalabazak lapurtzen, apaintzen eta herriko hainbat txokotan uzten zituztela. Auzoak beldurtzeko bihurrikeria bat zen. Anarik irrikaz lotuko ditu hariak, eta lagunekin batera gaurkotuko dute arbasoen ohitura bat: Gau beltza.




Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 




Argitaratu iruzkina

0 Iruzkinak