Artxandaperen gomendioak Haur Hezkuntzarako / Recomendaciones de Artxandape para Educación Infantil

Izenburua / Título: Nork Itzali ditu nire kandelak?
Egilea /Autor:  Ilan Brenman
Orri kopurua / Número de páginas: 32
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 5 urtetik aurrera / A partir de 5 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Markelek, gaur, 7 urte betetzen ditu! Denak ari dira ospakizun jaian ederki pasatzen eta bera tartako kandelei putz egiteko irrikitan dago, baina, putz egitera doanean, norbaitek aurrea hartu dio. Nor izan da? Birramonak bera izan dela aitortu du, eta denei kontatu die bera txikia zenean hain pobrea zela, non sekula ezin izan baitzuen urtebetetze tartarik izan. Markelek ulertuko du zorionekoa dela bera eta aurrerantzean beti partekatuko ditu urtebetetzeetako nahiak berarekin!

Markelek, hoy cumple 7 años! Todos se lo están pasando genial en su fiesta y él está deseando soplar las velas de su tarta, pero cuando va a hacerlo alguien se le adelanta. ¿Quién puede haber sido? Su bisabuela confiesa que ha sido ella, y les cuenta a todos la historia de cuando ella era pequeña y tan pobre que nunca pudo tener una tarta de cumpleaños. Markel comprenderá que es afortunado y ya siempre compartirá sus deseos de cumpleaños con ella.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 

 

 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izenburua / Título: Gaxuxaren klarion magikoa
Egilea /Autor:  Alvaro eta Oihane Beñaran
Orri kopurua / Número de páginas:
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 3 urtetik aurrera / A partir de 3 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:

Gaxuxaren klarion magikoa haurren beldurrei buruzko ipuina da, 2 eta 6 urte artean agertzen diren beldurrei aurre egiten laguntzeko egindakoa. Gure gizartean sortutako zenbait pertsonaia beldurgarrirekin, gaxuxak (hau da, haur guztiak) bere klarion magikoa erabiliko du, beldurrak giltzapean sartzeko.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 
  
 

Izenburua / Título: Zenbaki asmatzen
Egilea /Autor:  Gianni Rodari
Orri kopurua / Número de páginas: 32
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 4 urtetik aurrera / A partir de 4 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Kontakizun zoragarri hau Gianni Rodariren Telefonozko ipuinetako bat da, hau da, haurrentzako literaturaren eta pedagogiaren berritzaile handiarena. Bianchi jaunak, alabari gauero ipuin bat kontatzeko hitza bete nahian, eta elkarrengandik urruti bizi direnez, telefonoz deitzen dio, eta hain dira goxoak eta onak istorioak ezen telefono-zentraleko langileek aditzen baitiete.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 



 

 

 

 

 

 

Izenburua / Título: Zenbat kume?
Egilea /Autor:  Guido Van Genechten
Orri kopurua / Número de páginas: 32
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 2 urtetik aurrera / A partir de 2 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Liburu honetako ama guztiak erditzear daude. Baina zenbat kumetxo ekarriko dituzte mundura? Animalien kumeei buruzko liburu errimadun polit eta dibertigarri bat.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 
 
 
 

Izenburua / Título: Igel aho-handia
Egilea /Autor:  Nathalie Dieterlé
Orri kopurua / Número de páginas: 22
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 3 urtetik aurrera / A partir de 3 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Haur txistean bezala, igel bat animalia guztien artetik doa, bere aho handiaz harro eta zirikatzen. Guztiak haserretzen dira berarekin, baina, krokodiloa aurkitzen duenean eta hark aho handidun igelak jatea gogoko duela esatean, estrategia aldatu behar du: orain aho txikiko igela da eta irakurlea interpelatzen du amaitzeko.

Como en el conocido chiste infantil, una rana pasa por todos los animales presumiendo de su boca grande y “chinchando”. Todos se enfadan con ella, pero cuando se encuentra al cocodrilo y este le dice que le gusta comer ranas de boca grande, tiene que cambiar de estrategia: ahora es la rana de la boca pequeña e interpela al lector para terminar.


Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 



Izenburua / Título: Ernesto eta Zelestina, Eguberriak etxean
Egilea /Autor:  Gabrielle Vincent
Orri kopurua / Número de páginas: 32
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 4 urtetik aurrera / A partir de 4 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Eguberriak ospatzeko nahikoa da Zelestinak adina gogo eta irudimena izatea; bere lagun Ernesto, ordea, kezkatuago dago neguko hotzarekin eta festa hori antolatzeko beharko luketen eta ez duten sosarekin. Baina, momentuko desilusioez haratago, Zelestina beti berearekin ateratzen da. Ernesto, on-puska eta eskuzabala bera, bere izaera arrazionala gainditu eta hitz emandakoa betetzeko prest azalduko da, Zelestina ez zapuzte aldera.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 


Izenburua / Título: Untxiño galduta? Bai zera!
Egilea /Autor:  John Bond
Orri kopurua / Número de páginas: 32
Gomendatutako adina / Edad recomendada: 3 urtetik aurrera / A partir de 3 años
Gaia / Categoria:

Laburpena / Resumen:


Untxama eta Untxiño tarta bat egiten ari dira, baina basoko fruta batzuk dituzte faltan; beraz, Untxiñok fruta horiek bila joatea erabaki du eta ez du etsiko, harik eta aurkitu arte. Mundu erdi zeharkatu ondoren, galdu dela ematen duenean, etxera doa bueltan, tartaren usainari segika, eta basoko sekulako fruta batekin. Baina, dagoeneko, ez du tarta nahi, izozkia baino

Untxama y Untxiño están haciendo una tarta, pero les faltan las frutas del bosque, así que Untxiño decide ir a buscarlas y no piensa parar hasta encontrarlas. Después de recorrer medio mundo, cuando parece que se ha perdido, regresa a casa siguiendo el olor de la tarta con su botín, una gran fruta del bosque. Pero ha cambiado de opinión: ya no quiere una tarta, sino un helado.



Irakurri duzu? Eman zure iritzia hemen
 


Argitaratu iruzkina

0 Iruzkinak